Traste guztiak hartu, beste argazkilariei agur esan, eta Hernanira joan nintzen. Urduri nengoen, ez nekielako zer aurkituko nuen. Han zeuden kazetariek eta argazkilariek egoeraren berri eman zidaten, eta oraindik luze joango zela esan zidaten. Hogei bat metrora nuen autoa, eta banekien han zeudenek sufritu egingo zutela hiltzerakoan. Baina begia bisorera eraman eta argazkia atera behar duzun une horretan dena ahazten duzu, eta lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen zara. Horretan kontzentratzen zara. Hotzean izango da gero pentsatzeko denbora.
- Kamera Nikon D750
- Objektiboa: Sigma 70-200mm f2.8
- ISO: 5000
- Distantzia fokala: 200mm
- Diafragma: f2.8
- Obturazio abiadura: 1/80 seg.
@arnaitzrubiophoto