Izpiak eta hizkiak

Arnasa hartzera

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea

Norberaren kobazulotik atera, eta berriz ere kaleak, terrazak, hondartzak eta pasealekuak hartu ditugu herritarrok azken asteotan. Aire zabalean egoteko eta arnasteko aukera izan arren, maskarekin estali behar izan dute aurpegia birusarekiko zaurgarrienek. Kalerako beharrezko osagarria bihurtu da. Argazki hau Donostian ateratakoa da, deseskalatzeko egun eguzkitsu batean.

Kamera: Nikon D750
Objektiboa: Sigma 70-200 mm f2.8
Distantzia fokala: 200 mm
Diafragma: f5
Obturazio abiadura: 1/3200
ISO: 400
@arnaitzrubiophoto

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide