Naturaren haserrealdiei gizonen eta emakumeen izenak jartzen dizkiete, borraskek, haizeteek, euri zaparradek izenak beharko balituzte bezala. Orain gutxi Barbara borraska izan genuen gainean; aste batzuk lehenago Alex.

Halakoetan etxean gordetzeko eskatzen digute, zaintzeko, arrisku egoera ekiditeko. Badira, ordea, ekaitzaren erdian egonda ere beraien zaletasunari irtenbidea eman nahi diotenak, eurite eta haize zaparraden artean bada ere.

Datu teknikoak:

  • Kamera: Nikon D750
  • Objektiboa: Sigma 70-200 mm f2.8
  • Foku distantzia: 105 mm
  • Diafragma: f2.8
  • Obturazio abiadura: 1/800 seg.
  • ISO: 1000

Instagram: @arnaitzrubiophoto

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide