Uztailaren 19an iritsi ziren Zumaiara eta 12ak puntuan herriko Udaletxean geunden Iñaki Agirrezabalaga alkate jaunarekin 40 ume sahararrei ongi etorria ematen. Bertan aurreskua dantzatu zitzaien zuzeneko txistulari batekin, Saharako bandera zintzilikatu zen udaletxeko balkoian eta azkenik, hitz batzuen ostean, umeei herriko oroigarri batzuk oparitu genizkien. Ekintz protokolario hauen ostean Santiagoko hondartzara abiatu ginen, bertan bainatu [...]