Hassana Aaliaren aldeko adierazpena

Zumaiako DARAHLI elkarteak hurrengo erakunde adierazpena aurkezten du indarrean dagoen legeriaren babesean, eta Hassanna Aaliari babes politikoa ukatzearen inguruan (eta Estatu espainiarra 15 egunetako epean uzteko 15 usteko aginduaren inguruan ).

Hassanna Aalia 1988an El Aaiunen jaio zen, Mendebaldeko Saharan.

2010ean Gdeim Izik kanpamentuko protesta baketsuan parte hartzen du aktiboki. Gertaera honengatik epaitua izan zen eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.

2011ko urrian ikasketa-beka bati esker Bilbora bidaiatzen du. El Aaiunera itzultzeko bi hilabete falta zirenean bere izena agertzen da Gdeim Izikeko gertaerengatik Auzitegi Militar batek epaituko dituen pertsonen zerrendan; hark Bilbon geratzea erabakitzen du eta gobernu espainiarrari babes politikoa eskatzea, bere herrira itzuliz gero autoritate marokoarrek kartzelatuko luketelako.

2013ko otsailaren 17an Rabateko Auzitegi Militarrak 25 zibil sahararren kontra sententzia ematen du; Hassanna Aaliari biziarteko kartzela-zigorra zigorra ezartzen dio (errebeldian aitortuta).

Hainbat nazioarteko legelari prestigiotsuek epaiketa erabat deuseztzat jotzen dute: ez zegoen ez lekuko fidagarririk ez probarik, horrela Nazioarteko Zuzenbideari (Genevako Hitzarmena) bizkarra emanez.

Harrezkero estatu espainiarrean zehar dabil, kartzelatutako bere lagunek sufritzen duten babesgabetasun egoera jakinarazten eta erregimen marokoarrak egunero Herri Sahararra menderatze aldera eragiten duen bidegabekeria salatzen.

2015eko urtarrilaren 19an Hassannari bere babes-eskaerari uko egiten zaiola jakinarazten diote eta lurralde espainiarra uzteko 15 eguneko epea ematen diotela.
Guzti hau dela eta, egoeraren larritasunaren aurrean, Zumaiako DARAHLI elkarteak hurrengo adierazpena aurkezten du:

• Zumaiako DARAHLI elkarteak Hassanna Aaliari sostengua eta elkartasuna adierazten dio.

• Espainian dagokion autoritateari eta Barne Ministroari eskatzen dio gai honetan parte hartu dezala eta Hassanna Aliaren asilo eskaera berriz azter dezala

• Marokoko Gobernua Mendebaldeko Saharan eragiten ari den Giza Eskubideen bortxaketa areagotzaren aurrean bere ardura azaldu nahi du eta Marokoko gobernuari eskatzen dio errepresio egoera honi amaiera ematea eta Saharako preso politiko guztiak aske uztea.

• Mendebaldeko Saharan NBEk adostutako Autodeterminazio Erreferenduma ospatzea eskatzen du hau baita konflikto luze hau lurraldearentzat modu iraunkor, baketsu eta egonkorrean konpontzeko era bakarra.

• Zumaiako DARAHLI elkarteak Zumaiako Udalari HASSANA AALIA laguntza adierazpen honekin bat egin dezala eta onartutako adierazpen instituzionala ondoko erakundeetara jakinaraztea:

-ESPAINIAKO ERREGE-ETXERA,
-ESPAINIAKO GOBERNU BURUARI,
-KANPO HARREMANETARAKO ESPAINIAR MINISTROARI,
-ESPAINIAKO BARNE MINISTROARI
-NAZIO BATUEN AURREKO ESPAINIAKO MISIO IRAUNKORRARI
-ACNURREN ORDEZKARITZA ESPAINIAN:
-EUROPAKO PARLAMENTUKO PRESIDENTEARI.
-EUROPAR KONTSEILUKO PRESIDENTEARI.
-MAROKOK ESPAINIAN DUEN ENBAXADARA.

Zumaian 2015eko urtarrilak 28an.

Samuel Ruiz
Zumaiako DARAHLI elkartearen presidentea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide