Saharako haurrak Zumaian izango dira abuztuaren 15ean eta 16an

Oporrak Bakean ekimenaren baitan, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako zenbait haurrek Euskal Herrian igarotzen dituzte udako oporrak. Haur talde bat Zumaian izango da datorren asteburuan, abuztuaren 15ean eta 16an. 

Dakizuenez bezala, Sahararen aldeko Zumaiako Darahli elkarteak urtean zehar sentsibilizazio eta laguntza humanitarioko proiektu ezberdinak aurrera ematen ditu; besteak beste, eguzki plakena, familien arteko senidetzea; janari, medizina eta eskola materiala bilketa, etab. Honez gain, hiru urtean behin, gazte talde handi batekin Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatzen da eta bertan proiektu ezberdinak gauzatzen dira. 2015eko apirilean 75 gazterekin izan dugu azken bidaia eta benetan esperientzia pertsonala izugarria izan da guztiontzat.

Eta gazte horiek udara honetan Urduñako Bakeleku Udalekuan daude monitore lanak egiten; 9 eta 12 urteko 27 ume saharaui daude bertan. Esperientzia honetan 70 gaztek parte hartuko dute, hamar asteko taldetan banatuta eta txanda bakoitzean zazpina. Dagoenekoz, uztaila pasa da eta orain arte egindako balorazioa hobeezina da. Beraiek ematen eta laguntzen dutena baino gehiago jasotzen dute haiek umeengandik. Hala diote behintzat.

Bakeleku Udalekua Urduñako Compañia de Maria eskolan kokatuta dago. Bertan 27 ume eta bi gazte saharaui daude. Hauez gain sukaldari bat eta Darahliko monitoreak daude. Hauek egin beharrekoa honakoa da: eguneroko ohiko ekintza guztiak gestionatu (janariak, gelak, arropa garbitu, jaso, umeak dutxatu,…), kirol eta tailer ezberdinak antolatu, irteera ezberdinak egin: igerilekura, hondartzara, inguruko herriak ezagutzera. Eta nola ez, ume guztiak mediku azterketa egitera eraman, bereziki batzuk dentistarengana, beharra handia baitute.

Abuztuaren 15 eta 16an Zumaiara aste-bukaera pasatzera etorriko dira eta gazte hauen familietan lo egingo dute bi egun horietan. Egun hauetako plangintza hau izango da: 

Abuztuak 15, larunbata:

12:00 – Zumaiako Udalan harrera eta ekitaldi politikoa

14:00 – Bazkaria elkarte batean

16:00 – Santiago hondartzan jolasak

20:00 – Familietan banaketa

Abuztuak 16, igandea:

11:00 – Zestoako Udalan harrera eta jolasak

14:00 – Bazkaria plazan 

18:00 – Zarauzko malekoian: umeen jolasak, pailazoak, Aziza Brahim-Eñaut Elorrietaren kontzertua, haima, tea...

22:00 – “Desioak sutan Sahararentzat”  ekimena Zarauzko malekoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide