Zumaian aurreko astean hasi eta aste honetan egin da bilketa, aste barruan herriko ikastetxetan eta larunbatean herri mailan.
Darahli elkarteak bildu zituen produktuen kopuruak hauek izan dira:
170 janari kaxa (atuna, azukrea, pasta, lekaleak eta arroza) eta beste 8 poltsa handi konpresenak. Gutxi gorabehera, elikagaien 2.500 kilo jaso da eta otsailan irtengo den karabanan bidaliko da.
Iaz baino kopuru txikiagoa jaso da, baina dagoen giza-egoera ikusita Darahli elkarteak herriaren erantzuna bikaina izan dela aipatzen du.
Darahli elkarteak kanpaina honetan lagundu duten zumaiar guztiei eta janari bilketa honetan parte hartu duten 50 bat gazteei eskerrak luzatu nahi dizkie. Bereziki herriko ikastetxeei esker beroenak luzatu nahi dizkie.