Zumaiako Darahli Elkarteak udan Saharako haurrak etxean hartzera dei egin die familiei

Herri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza.

Adintxikiko hauek, urtean gutxienez bi hilabetez, munduko desertutik gogorrenetik irten eta osasuna berreskuratzeko beharra dute. 

Modu orekatuan elikatzeko beharra dute, elikagai eskasiak eragindako gaixotasunak sendatzeko.

Mediku errebisioetara joateko beharra dute, eta beharrezkoa balitz tratamentuekin hasi.

Neska eta mutil hauek oporrak bakean izateko beharra dute, itzalean egiten dituen 55ºtik urrun.

Informazio gehiago:

659 758 248

oporrakbakeanZumaia@gmail.com

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide