Herri sahararrarekin elkartasuna izan eta uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararrak euren familian harreran izango dituzten euskal familien bila gabiltza. Adintxikiko hauek, urtean gutxienez bi hilabetez, munduko desertutik gogorrenetik irten eta osasuna berreskuratzeko beharra dute. Modu orekatuan elikatzeko beharra dute, elikagai eskasiak eragindako gaixotasunak sendatzeko. Mediku errebisioetara joateko beharra dute, eta beharrezkoa […]