Eta gazte horiek udara honetan Urduñako Bakeleku Udalekuan daude monitore lanak egiten; 9 eta 12 urteko 30 ume saharaui bertan daudelarik. Esperientzia honetan 50 gaztek parte hartuko dute, hamar asteko taldetan banatuta; txanda bakoitzean zazpina lagun izango dira. "Hasita daude lehen txandakoak, oso gustura daude eta beraiek ematen eta laguntzen dutena baino, haiek umeengandik gehiago jasotzen baitute, hala diote behintzat".
Bakeleku Udalekua Urduñako “‘Compañia de Maria’ eskolan kokatuta dago. Bertan 27 ume eta bi gazte saharaui daude. Hauez gain sukaldari bat eta Darahliko monitoreak egongo dira. Hauen egin beharrekoa hau izango da: eguneroko ohiko ekintza guztiak kudeatu (janariak, gelak, arropa garbitu, jaso, umeak dutxatu, etab.), kirol eta tailer ezberdinak antolatu, irteera ezberdinak egin: igerilekura, hondartzara, inguruko herriak ezagutzera. Eta nola ez, ume guztiak mediku azterketa egitera eraman, bereziki batzuk dentistarengana, beharra handia baitute.
Uztailaren 30 eta 31an Zumaiara aste-bukaera pasatzera etorriko dira eta gazte hauen familietan lo egingo dute.