Darahli Elkarteak 3.500 kilo jaso ditu Zumaian Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko

Pasa den astean Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu itxaropena iritsi zen Zumaiara Darahli elkartearen eskutik. Karabanaren  helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehiena  biltzea eta errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzea da.

Zumaian aurreko astean egin da bilketa, aste barruan herriko ikastetxeetan eta larunbatean herri mailan DIA, BM eta Eroski supermerkatuetan.

Darahli elkarteak bildutako produktuen kopuruak hauek izan dira:

Atun, azukre, pasta, lekale eta arrozezko 250 kaxa, eta konpresen beste 13 kaxa. Gutxi gorabahera, 3.500 kilo elikagai jaso dira otsailean irtengo den karabanara bidaliko da.

Uaz baino 300 kilo gehiago jaso da. Herriaren erantzuna bikaina dela uste du Darahlik.

Darahli elkarteak kanpaina honetan lagundu duten zumaiar guztiei,  herriko supermerkatuei eta ikastetxeei esker beroenak eman nahi dizkie. Bestetik azpimarratu nahi dugu janari bilketa honetan boluntario bezala parte hartu duten 104  gazteren lana. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide