Honako arropa behar da: kirol arropa (kamisetak, galtza motzak eta luzeak, kirol-jertseak, txandalak, zapatilak, sandaliak, txankletak...), neskentzako arropa (elastikoak, legginak, galtza luzeak eta motzak, nikiak, kiroletako zapatilak, sandaliak...), toallak, bainunjantziak, mantak, etab. Negurako txamarrak ere jasoko dira.
Maiatzaren 23an, 24an eta 25ean egingo da bilketa, Zumaiako Herri Eskolan Sagarbideko atezaintzan, eta Maria eta Jose ikastetxean.