Darahli elkarteko zortzi gazte Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan aurkjtzen dira, eta bertan aurrera eramaten ari diren proiektuen jarraipen lana egiten daude. Besteak beste, hauek dira garatzen ari diren proiektuak:
- Senidetzea: Beharra handua duten 30 familiari 100 €ko diru-laguntza eta herriko familia bateko karta.
- Ur depositoak: Behar handia duten 50 familiari ur depositua eman beraien haima ondoan jartzeko eta ura bertan edukitzeko.
- Sendagaiak: Azken hilabetetan Zumaian bildutako sendagaiak Darahli elkarteko medikuak errebisatu ondoren, gazteek bertako anbulatoriora eramango dituzte.
- Elektrizitatea: Kanpamenduko leku amankomunetan egin genuen elektrizitate lana errebisatu, dauden arazoak konpontzen saiatu eta gai honen inguruan datorren urterako proiektu berriak zehaztu.
- Heziketa bereziko eskola eta ezinduen ospitala bisitatu eta aurrerari begira zer-nolako laguntza egin dezakegun zehaztu.