"Gaur egun osoa Soweto eskolan egon gara margoketa eta elektrizitate lanak egiten, eskolan daudan aretoan. Darahliko gazteak oso gustura daude familiekin, oso ondo ari dira gurekin portatzen. Batzuk ez dute asko jaten, baina janaria ona dago. Eguraldiari dagokionez, bero egiten du eta gaur batez ere haize handia ibili da. Astelehen goizean hitzaldiak izango ditugu eta arratsaldean berriro eskolara bueltatuko gara, hango lanak bukatzera. Orokorrean, dena primeran doa orain arte".