Herriko bost supermerkatuetan egingo da Sahararen aldeko janari bilketa bihar

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2018ko urt. 19a, 12:45

Asteazkenetik hasita eta gaur arte, ikastetxe mailan egin da bilketa Zumaiako Herri Eskolan eta Maria eta Jose ikastetxean. Bihar, herriko bost supermerkatuetan jasoko da kanpalekuetara bidaliko den janaria eta beste produktuak.

Aste Santuan Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetara egingo den bidaiara Maria eta Jose Ikastetxeko eta Zumaiako Herri Eskolako DBH-4ko 65 haur joango dira. Aurretik, janari bilketa kanpaina hasi dute ikasleek, eta ikastetxeetakoa gaur amaitu arren, bihar, herriko bost supermerkatuetan janaria uzteko aukera izango da.

Atun eta sardina latak, azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta kadukatu gabeko sendagaiak jasoko dira. Bihar, goizez eta arratsaldez, Eroskiren hiru supermerkatuetan, BMn eta DIAn jasoko dira produktu hauek. Gero, behin pisatu ondoren, kamioi baten bidez eramango dira kaxak Donostiara eta, aste batzuk barru, Euskal Karabanaren bidez bideratuko dira errefuxiatuen kanpalekuetara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide