BIDEOA: "Darahli 2018" proiektuaren aurkezpena egin zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2018ko mar. 7a, 09:33

Oier Korta alkateak, Frente Polisariok Euskal Herrian duen ordezkariak, Abdulah Arabi, eta ordezkari-ordeak, Brahim Abdelftah; ikastetxeetako zuzendariak eta proiektuko arduradunek hartu zuten parte ekitaldi honetan.

Bilera honetan Aste Santuan burutuko duten bidaiara zer eraman eta zer ez eraman ere aipatu zen.

Gogoratu, martxoak 11 arte oraindik ere "Sahara: 40 urte exilioan" erakusketa irekita izango dugula eta martxoak 10ean Maria Martinez & Amaia Dominguezen kontzertua edukiko dugula arratsaldeko 19:00etan. Guztiak gonbidaturik zaudete!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide