Dakizuen bezela, 3 urtean behin zumaiar gazte askorekin joaten gara kanpalekuetara baina "bidai" handi horiez aparte, urtean behin behintzat, talde txiki bat aurkezten da Tindoufeko kanpalekuetan bertan martxan ditugun proiektu horien jarraipena egitera.
Orain abian ditugunak, hauexek:
- UR DEPOSITUAK: 32 familiei. (4000 € guztira)
- DIRU LAGUNTZAK 45 FAMILI BEHARTSUEI: Zumaiako familiek emandako dirulaguntzekin (4.500 €), 100€ eman zaizkie Saharako 45 familiei.
- ELEKTRIZITATEA: 2018ko bidaian egin zen muntai elektrikoaren azterketa eta erregistro orokorren 2 kaxe instalazioa Zugeko udaletxean.
- SENDAGAIAK: Auserdeko ospitalera sendagai ezberdinak bidali bertan dagoen gabezi eta behar handia dela eta.
Hauek eginda, laster izango ditugu berriro ere gure artean ume sahararrak, Oporrak Bakean kanpainaren barnean.
Laster emango dizuegu honen berri.