Ekainaren 24ean hasi eta abuztu bukaera arte 40 ume inguru gurekin izango ditugu Larrabetzun aurkitzen den Bakelekuan. Oporrak Bakeanek antolatuta, Darahliko kideok, Euskal Herriko beste bolondresekin batera, ekintza ezberdinak egin eta umeak zaintzeaz arduratuko gara.
Lan eta gastu asko dago hemen horregatik FLYSCH TRAILekoen elikagai kaxak primeran etorri zaizkigu eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu, bai beraiei eta nola ez, urte osoan zehar elkarteari laguntzen aritzen diren pertsona eta famili ezberdinei.
Gutaz gehiago jakin nahi baldin baduzue, jarrai gaitzazue gure sare sozialetan:
FACEBOOK
TWITTER
INSTAGRAM