Udaberriko bazkaria ospatu dute Kabia-San Juan egoitzako aiton-amonek

Erabiltzailearen aurpegia KABIA-SAN JUAN EGOITZA 2018ko mai. 31a, 14:07

Kabia-San Juan egoitzako aiton-amonek udaberriko bazkaria ospatu zuten maiatzaren 21ean, Marina Berri jatetxean. Hau izaten da udaberriko irteera nagusiena.

Kabia-San Jua egoitzako aiton-amonek, udaberriarekin batera, irteerak egiten hasi gara. Maiatzean, udaberriko bazkaria izaten da gure irteera nagusiena. Aurten, maiatzak 21ean ospatu genuen, eta azkenengo urteetan bezala, Marina-Berri jatetxera joan ginen bazkaltzera.

Hilabete honetan egin dituen egun eguzkitsu gutxietako bat aukeratu genuen bertara hurbiltzeko eta giro ederrean igaro genuen eguna. Bazkaria eta bertakoen arreta, beti bezala, ezin hobea izan zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide