Via Catalana eta Euskal Bideari buruzko solasaldia, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu 2001ko aza. 30a, 01:00

”Hamaika arrazoi independentziarako” izenburupean antolatutako solasaldi zikloaren bigarren saioa ospatuko da ostiral honetan, Urriak 24, 19:00etan Alondegian.

Bigarren solasaldi honetan, pil-pilean dagoen Kataluniako prozesua izango da hizpide.Izan ere, EH Bildurentzat eredu da Katalunia egiten ari den bidea. Horrekin lotuta, saioaren asmoa da egun bide hori zertan den azaltzea eta Euskal Herrira begira bertatik zer ikasgai atera ditzakegun mahai gainean jartzea.

Horretarako, Ricard Vilaregut CIEMEN fundazioko kidea eta Pello Urizar EH Bilduko kidea bertan izango dira gonbidatu moduan, eta Nerea Eizagirre Zumaiarrak gidatuko du saioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide