Energia burujabetzari buruzko solasaldia asteartean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu

Abenduaren 23an, asteartea, energia burujabetzari buruzko solasaldia antolatu du Zumaiako EH Bilduk. Solasaldia 19:00etan izango da Alondegian.

Dani Maeztu (EH Bildu), Gorka Bueno (EHUko irakaslea) eta Goiener kooperatibako kide bat izango dira gonbidatuak. Saioaren moderatzaile lanetan, berriz, Markel Peñalba arituko da.

Solasaldi hau ”Hamaika arrazoi independentziarako” solasaldi-zikloaren barruan antolatutako laugarrena da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide