Herriko hiru gazte Greziako kanpalekuetara joan direla baliatuz egingo da janari bilketa. Zaporeak Donostiako boluntario taldearekin elkarlanean joango dira gazteak, eta Zaporeak-ek Kios uhartean errefuxiatuei jaten emateko dituen jangela sozialetan prestatuko dute bildutako janaria.
Produktu hauek bilduko dituzte:
- Arroza
- Pasta
- Dilistak
- Babak
- Txitxirioak
- Olioa
- Salda pastillak
- Esnea
- Kakaoa
- Gailetak
- Konpresak
- Fardelak
- Umeentzako toallitak
- Esne-hautsa
Herriko ikastetxeetan, bestalde, aste guztian zehar bildu dute janaria eta gaur emango diete amaiera kanpainari. Ildo horretatik, Errefuxiatuen Harrera Taldeak bere esker onak adierazi nahi dizkie bilketan parte hartu duten ikastetxe, familia eta ikasleei.