Lerro hauen bitartez gure elkartasuna adierazi nahi diegu bi atxilotuei eta Europako mugak milaka pertsonarentzako atxiloketa-leku, gizatasuna galtzeko esparru eta heriotza-eremu bihurtu dituzten Europako gobernuei desobedientzia eta giza eskubideei obedientzia aldarrikatu nahi dugu. Egoera hau salatzeko, bihar arratsaldeko 19:30etan magnolioan elkarteratzea egingo dugu. Mikel eta Begoña askatu eta ongi etorri errefuxiatuak! Sinadura bilketa bat jarri da martxan. Hemen duzue sinatzeko weborria.