Amiantoari buruz izango da, hau da, eraikuntzan gehienbat erabilitako hainbat materialetan (teiletan, baldosetan, porlanean…) dagoen produktu toxiko eta hilgarria. Amiantoak berezitasun bat dauka: eragin kaltegarria ez da berehala sumatzen, urte asko igaro ondoren baizik, eta kaltetua edozein izan daiteke. Nahiz eta oihartzun handiena duten berriek amiantoarekin kontaktuan egondako langileen gaixotasunak eta heriotzenak izan, ezin alboan utzi askotan gure etxebizitzen eraikuntzan erabilitako materiala izan dela.
Osasunean, eta oro har, gaiak sozialki duen garrantziaz jabetuta, hitzaldian Jexux Uzkudun izango dugu, CC.OO sindikatuko kidea, osasun arloan eta bereziki amiantoarenean aditua.