Euskaraldia 2020

Dagoeneko 60 entitatetik gora eman dute izena Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko ira. 23a, 13:15

Zumaiako 60dik gora entitateek eman dute izena dagoeneko Euskaraldiarene bigarren edizioan. Entitateentzako izen-ematea zabalik dago irailaren 27ra arte, eta gehiagok ematea espero du Zumaiako Euskaraldiko batzordeak.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hamabost egun iraungo duen dinamikan beste urrats bat egin nahi da, hau da, norbanakoek ez ezik, entitateek ere parte hartzea lortu nahi da. Gogoratu, entitateez hitz ezgitean, elkarte, establezimendu, enpresa etab. izan daitezkeela.

Izena eman duten entitateek ariguneak sortu dituzte. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, eta baldintza, gutxienez euskaraz ulertzea da. Bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, barne ariguneak ohiko funtzionamendurako taldeak dira (sailak, zerbitzuak, lantaldeak eta anar), eta bertako kide guztiek euskaraz ulertzeaz gain, kideen gehiengoak ahobizi edo belarriprest modura parte hartzeko prest egon behar du.

Bestalde, kanpo ariguneak entitateetan herritarrekiko harreman espazioetan dauden pertsonek herritarrekin osatutakoa da (kutxetan, mostradoretan eta abar). Espazio horretan, zerbitzua eskaintzen den uneoro, euskaraz ulertuko duen norbait bermatu beharko da. 

Aipatu bezala, Euskaraldian entitate gisa izena emateko azken egunak dira. Beraz, izena eman nahi duten entitateek, honako helbide honetan egin dezakete: https://ariguneak.euskaraldia.eus/ 

Bestalde, laguntzarik behar izanez gero zumaia@euskaraldia.eus helbidera idatzi dezakete. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide