Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Zumaian 115 entitate inguruk eman dute izena Euskaraldian, eta orain, norbanako gisa izena emateko garaia da: ahobizi edo belarriprest bezala eman ahal izango dute izena herritarrek. Izena eman eta txapa jasotzeko aukera ere izango da turismo bulegoan. Izen ematea online egiteko, izenematea.euskaraldia.eus webgunean edota Baleiken egin daiteke.