Edizio berriaren aurkezpen txiki bat egin genuen, eta proposamen politak jaso genituen herrian era askotako ekintzak egiteko. Esate baterako, Zumaiako egun berezi batzuetan Euskaraldiaren berri emango dugu, ezinbestekoa delako girotu eta herritarrek Euskaraldian parte har dezaten!
Aurkezpenean azpimarratu genuen oso garrantzitsua dela entitateen rola eta inplikazioa. Mota guztietako entitateak gonbidatuta daude arigune bihurtu eta Euskaraldiarekin bat egiten duten gune bihurtzera. Entitateentzat izena emateko epea zabalik dago jada maiatzaren 18tik, eta datozen asteetan jarriko gara haiekin harremanetan azalpenak emateko eta izena ematen laguntzeko.
Batzordean parte hartu nahi baduzu edota Euskaraldiari buruzko informazioa jaso, idatzi helbide honetara: zumaia@euskaraldia.eus