Entsegua ongi egiteko gure postua izango dugu eta txosna guztiak arigune izango dira

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2022ko ira. 16a, 16:50

Txosna guztiek identifikagarriak izango dituzte eta bertatik ahobizi eta belarriprest pegatinak hartzeko aukera egongo da entseguan parte hartzeko. Gure postuan pegatinak banatzeaz gainera, banderatxoak salduko dira eta Euskaraldiko arropa ikusteko eta probatzeko aukera egongo da. Totem ibiltaria ere bertan jarriko dugu, lorpenak eta erronkak idatzi ahal izateko.

Ezinbestekoa da entsegua ongi betetzeko ahobizi eta belarriprest roll-ak ongi aukeratu eta egunean zehar ariketa ongi egitea. Norbanakoan edo taldean, neurriak hartuta hizkuntza praktika euskaldunagoak bultzatuz Olarro egunean!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide