Ahobizi eta belarriprest izango dira aurten ere Euskaraldia dinamikan parte hartzeko aukeratzeko rollak. Izen emateko bi aukera izango dira: inoiz parte hartu ez baduzu, izena emateko aukera izango duzu eta aurreko edizioetan parte hartu baduzu izen ematea berretsi beharko duzu. Horretarako esteka honen bitartez egin daiteke, posta elektronikoa sartu eta rolak aukeratu besterik ez da egin beharko.
Orain arte entitateen izen emate egon da zabalik, ariguneak sortzeko izen ematea hain zuzen. Oraindik ere urriaren amaiera arte zabalik egongo da aukera hau esteka honen bitartez, beraz entitate baten parte bazara eta izena eman gabe bazaude ez galdu aukera arigune berriak sortzeko. Hitzez ekiteko garaia da, gure hizkuntza ohiturak euskalduntzeko garaia, animatu!
Goazen Olarro eguneko entrenamenduan izandako giroari jarraipena eman eta Zumaia ahobizi eta belarriprestez betetzera!