Txapasi urte guzti hauetan egindako lanagatik eskerrak ematearekin batera, Euskaraldiko batzordeari opari ederra egin ziguten: Ezti potea euskararen bidean gozatu eta indartzeko, eta argizari kandela euskararen bidea argitzeko. Esker mila urte guzti hauetan bidelagun izateagatik!
Bide batez, hitza hartu genuen txikienei gogorarazteko beraiek direla gure herriaren etorkizuna; eta zeinen garrantzitsua den euskaraz bizi, jolastu, kantatu, sentitu eta maitatzea. Gurasoentzat ere, mezua argia zen: Guk zer egin, haiek hura ikasi! Guraso eta helduok gara txikienen eredu eta gure hitzek uste baino indar handiagoa daukate, beraz, gure hizkuntza ohiturak astintzean dago gakoa.
Horretarako, jakin martxoaren 15ean irekiko direla norbanakoen izen emateak. Eta ariketa soziala, uste baino gertutago daukagula; segituan Aste Santuak, gero San Telmo festak eta maiatzarekin amaitzeko Euskaraldia.
Gogoan izan: Elkar mugituz egingo dugu!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!