Bihar, hilak 7, izango da koreografia entsegurako lehen eguna, baina apirilaren 11 arte izango dira ostiralero Torreberriko atarian entseguan. Arratsaldeko 18:00etan egin dute hitzordua eta herritar oro animatzen zaituztegu bertan parte hartzera. 16 urtetik gorako guztiok izango zarete ongi etorriak, gazte zein heldu! Beraz, utzi lotsak etxean eta zatoz gerriak mugitzera!