Euskaraldia 2025

Bihar zabalduko da Euskaraldian norbanako gisa parte hartzeko izen ematea!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zumaia 2025ko mar. 14a, 18:12

Bihartik aurrera zabalduko da herritar bezala Euskaraldian parte hartzeko aukera. 

Aurten ere, aurretik ezagututako bi rolak izango ditugu presente: Ahobizi eta Belarriprest. Euskara ulertzea eta 16 urtetik gorakoa izatea izango dira parte hartzeko baldintzak. Izena euskaraldiaren webgunearen bitartez eman behar da www.euskaraldia.eus edota sare sozialetan argitaratuko dugun QR kodea eskaneatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide