Entseguek aurrera jarraitzen dute baina gaur bi irudi ezberdin ekarri nahi dizkizuegu. Hemen duzuen argazkiko eskuinaldean 1948. urtean atera zuten argazki baten zati bat dago eta badirudi egilea orduko zuzendaria zen Carlos Gorostola izan zela. Argazkiaren ezkerraldean, berriz, beste urte batean ateratakoa, baina ez dugu irudi honen informaziorik.
Bi aldeak konparatuz aldaketa nabaria ikusten da. Hasieran gizonek bakarrik osatzen zuten Gabon Korua, urteak igaro ziren emakumeak parte hartu arte. Horrek errepertorio aldaketa bat egitera derrigortuko zuen eta ordurarte egiten ziren abestiak baztertzen joango ziren.
Ba al dakizu garai hartan zer kantatzen zen? Informazioa izanez gero eskertuko genizuke gurekin kontaktuan jartzea (gabonkorua@gmail.com)