Gabon Korua zuzenean Youtube-n

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2021ko abe. 22a, 08:13

17:30etik Aurrera Parrokian eskainiko duen kontzertua Internet bidez jarraitu ahal izango da.

Aurreratu genizuen bezala, aurten Gabon Koruak kaleak musika betetzera irten aurretik San Pedro Parrokian kontzertu txiki bat eskainiko du, non aurtengo errepertorioa osatzen duten abesti guztiak entzun ahalko dira.

Bertara joateko aukera ez dutenentzat eta, nola ez, gure herritik kanpo bizi direnentzat emanaldi hau jarraitzeko modua egongo da Internet bidez. San Pedro Parrokiak duen Youtube-ko kanalaren bitartez emitituko da.

Teknologiak ematen dizkigun aukera honi esker mundura zabaldu ahal izango dugu gure herriko Gabon ospakizunen zati berezi bat. Hala ere, zuzenean entzuteak beti izango du zerbait… Denak gonbidatuta zaudete gure kontzertura!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide