Gabon Korua martxan da aurten ere

Azaroaren 29an hasiko dira entseguak, betiko abestiak gogora ekarri eta berriak ikasteko asmoz.

Gabonak gerturatzen ari dira eta Zumaian badago honen seinale garbi bat, Gabon Koruaren entseguak. Hamarkadaz hamarkada hainbat herritarrek parte hartu izan dute bertan eta, betiko legez, gonbitea zabaldu nahi diogu orori: urtero kantatzen duenari, noizbait kantatu duenari eta baita orain arten lehen pausua eman ez duenari ere.

Dena modu egokienean prestatzeko, parte hartzeko gogoa dutenei, eskertuko genieke inprimaki hau betetzea. Baita aurreko urteetan parte hartu dutenek ere, horrela gure lana asko errazten baita. Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: gabonkorua@gmail.com

Bide batez esan, azaroaren 29an 20:00etan tenoreek eta baxuek dutela hitzordua; 21:00etan, berriz, sopranoek eta altuek.

Bete ditzagun musikaz herriko kaleak abenduaren 24ko arratsaldean!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide