Gabon Korua martxan jartzeko prest…

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2024ko aza. 10a, 11:00

Gabon Korua eliz atarian. (Gabon korua)

Azaroaren 19an hasiko dira entseguak, doinuak gogoratu eta ahotsa berotzeko.

Azaroan murgilduta gaude, eta badago gure herrian garai honekin guztiz lotuta dagoen ohitura bat: Gabon Koruko entseguak, hain justu. Honen lekuko da, azken aste hauetan hainbat partaide horren berri galdezka izatea. Bada, iritsi da ahotsak berotu eta urteetan ikasitako doinuak gogoratzeko garaia. Abestea gogoko duten guztiei zabaldu nahi diegu gonbidapena, koruak izaera herrikoi eta irekia izatea nahi dugulako.

Azken urteetan egin dugun moduan, parte hartu nahi duzuenok bete, mesedez, ondorengo inprimakia. Modu honetan, errazagoa izango da behar den materiala prestatzea, eta baita abestiak ikasteko lagungarria den materiala bidaltzea. Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: gabonkorua@gmail.com.

Bide batez esan, ahotsak errepasatzeko erabiliko diren lehen bi entseguak Musika Eskolan burutuko direla. Horietako lehena azaroaren 19an izango da, asteartean, tenore eta baxuentzat 20:00etan; altuentzat eta sopranoentzat, berriz, 21:00etan.

Musikaz bete ditzagun herriko kaleak abenduaren 24ko arratsaldean.
Animatu zaitezte!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide