Zenbakiak begiratuta garbi dago guztiz errotuta dagoela Gabon Korua gure herrian. Azken hamarkada hauetan zumaiar askok parte hartu izan dute lagun arteko kantu-jira dotore eta herrikoi honetan, eta horrela izaten jarraitzea nahiko genuke.
Etortzeko gonbidapena egin nahi dizuegu aurrez abestu duzuen guztiei eta orain arte animatu ez zaretenei ere. Deia modu berezi batean egiten diegu gizonezkoei, gaur egun ia abesbatza guztietan gertatzen den moduan, ahots grabeen kopurua txikiagoa baita gurean ere.
Lehen saioak Musika Eskolan izango dira; 20:00etan gizonentzat eta 21:00etan emakumeentzat. Esteka honetan eman dezakezu izena, edota gabonkorua@gmail.com helbidean. Azken unean bada ere etortzea erabakitzen baduzu, lasai etorri, koruan parte hartzeko ilusioa besterik ez duzu behar-eta. Beraz, uxatu zalantzak eta animatu entseguetara etortzera!