Gabon Koruaren emanaldia, zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia Gabon korua

Azken urteetan ohikoa bihurtzen ari den hasierako emanaldia San Pedro parrokiaren YouTubeko kanalean ikusi ahal izango da.

Gabon eguna iritsi da, eta horrekin batera, herriko ohitura berezi bat errepikatuko dugu: Gabon Koruaren irteera. Azken urteetan San Pedro parrokian ematen zaio hasiera, eta aurtengo egitarau osoa entzun ahal izango da bertan. 17:30etik aurrera izango da, eta denok zaudete gonbidatuta.

Gerturatzea ezinezkoa zaionarentzat, teknologia lagun, Internet bidez ikusi eta entzuteko aukera izango du. Hemen txertatu dugu bideoa, baina esteka honekin arazoak egonez gero, parrokiak duen Youtubeko kanalean eskainiko denez, bertara joan eta ikusteko aukera izango duzue.

Eguberri on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide