Astelehenean hasiko dira gabon koruko entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Gabon korua

Gabon korua kantuan, iaz.

Datorren astelehenean, azaroak 23, hasiko dira entseguak. Komentuko ateak zabalik izango dira bertara gerturatu nahi duten abeslari guztientzat, hasiberri nahiz aspaldiko izan.

Tuberkulosi gaitzak jota zeuden zumaiar gazteei laguntzeko sortu zen gabon korua, 1940ko hamarkadan. Gaur egun herrian behar gehien dutenen artean banatzen da bildutakoa. 

Lau ahotsetara abesten duen koro herrikoi bat gara. Sei entsegu egin ondoren abenduaren 24ean kantuan gozatzen duen 100 laguneko taldea osatzen dugu. Bertan aritzeko ez dago solfeo jakin beharrik, eta kanturako gogoa izanez gero ongi etorria izango zara. 

Entsegu egunak ikusi eta izena emateko klikatu hemen.

Animatu eta zatoz herriko kaleak alaitzera!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide