Musikaz beteriko asteburua dator gaztetxera. Crust, doom eta stoner doinuekin ekingo diogu, bihar. Shangaiko Alpaca taldea, Txinako underground eszenako harribitxietako bat, ikusteko aukera izango dugu gaur, Hondarribiko Horzdun taldearekin batera. Stoner, sludge eta doom doinuak jorratzen ditu Hondarribiko taldeak ere.
Larunbatean, berriz, Sumision City Blues Gasteizko taldea izango da gurean. Agur bira egiten ari da hilabeteotan taldea, eta bira horren barruan geldialdia egingo dute Zumaian. Hainbat aldiz izan da boskotea gaztetxean. Etxe giroan ariko dira, beraz, Pela eta gainerakoak, blues, punk eta rock doinuak uztartuz, hitz probokatzailez eta eszenaratze indartsu batez lagunduta.
The Grace of Dionysus zumaiarrak ariko dira haiekin batera, giro lagunkoia are gehiago borobiltzeko. Garage eta rock doinuak oholtzaratuko dituzte, Dioniso jainkoari dei egiten dieten bitartean.
Iaz Gaztetxean eskaini zuten kontzertuaren atarian Pela abeslaria elkarrizketatu zuten. Hemen irakurri daiteke.