Urpekaritza eta argazkilaritza ditu afizio Xabier Mina itsas zientzialariak (Iruñea, 1976), eta ahal duen bakoitzean Iruñetik etorri eta gure inguruko uretan murgiltzen da: Getaria, Zumaia eta Deba arteko harraldea, Arbeko badia (Mutriku), eta Elantxobe ingurua ditu leku gustukoenak. "Apenas dago euskal kostaldeari buruzko urpeko grabaziorik, eta nire gogoa da lan txukun bat prestatzea, hemen ditugun ekosistemak eta animaliak erakusteko, euskarazko azalpenekin", kontatu zigun Baleike aldizkarian 2014ko abenduan argitaratutako erreportajean.
2014an Olagarroaren bila izeneko lana ere helarazi zigun. Hemen ikus dezakezue berriro (merezi du!):