2021eko azaroaren 1ean jaso nuen mezu hau twitterreko kontuan:
Lana baduzu, @gorkazabaleta
— Joni Ubeda (@joniubeda) November 1, 2021
Ana Galarragak zabaldutako beste txio honen harira iritsi zitzaidan "enkargua":
Eguzkiaren argazkiak, leku beretik, 12 hilabetetan ⤵️ https://t.co/hzMPBEJgxE
— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) November 1, 2021
Eta neuk amua jan; bi aldiz pentsatu gabe, lanari ekin nion. Hilero, egunsentian eta ilunabarrean eguzkia agertzen eta ezkutatzen den unea jasotzea izan da nire erronka, kamera beti leku berean kokatuta. Bideoan daukazue emaitza.
Hurrengo batean kontatuko dizkizuet ikasi ditudanak; gaur, eskerrak eman nahi dizkiet, Ana Galarragari, Xabier Azkueri eta Joni Ubedari: gozamena izan da!