Ilargi eklipsea, goiztiarren oparia

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta

Abuztuaren 12ko eguzki-eklipsearen itzalik ez du izan gaur goizeko ilargi-eklipseak telebista saio, sare sozial eta bestelako komunikazio bideetan; baina zeruak oparri ederra egin digu goiztiarroi, betaurreko berezien filtro beharrik gabe, gainera.

Ilargiak kolore gorrizta hartu du Lurraren itzalak ia erabat estali duenean, 6:15 aldera. Zeruan nahiko goian zegoen artean. Gero, Ilargia zeruertzera gerturatu ahala, Eguzkiaren distira hasi zaio Lurraren itzalari nagusitzen. Une aproposa izan da herriko paisaiaren parte diren eraikinek jolasteko: Parolaren argiarekin elkarrizketan aritu eta gero, Santa Klarari azken besarkada emanez agurtu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide