Ez zen giro Araba aldean: hotza, lainoa...
Eginora iritsi eta kostatu zitzaigun autoko erosotasunari uko egin, eta hormarantz abiatzea.
-Behe laino hau segituan jungo dek eta ederki egongo gaituk eguzkitan- bota zuen baten batek.
Baina hamabiak aldera arte ez genuen eguzkirik ikusi, eta gure hatzek eta oinek ez zuten asko gozatu hango hotzarekin.
Elmer egiteko ideiarekin joan ginen, eta hantxe sartu ginen.
Peloia eta Dani lehenengo ekipoan, eta Mutua eta biok, bigarrenean.
Peloiak bide osoa aurretik egin zuen. Ez dago kexatzeko moduan. Danik, berriz, lehen aldia zuen bide luze batean, luzeak elkarren atzetik egin beharreko horietako batean, alegia.
Berak esan beharko du, baina iruditu zitzaidan gustatu zitzaiola esperientzia. Errepikatu nahi badu, badaki zer egin behar duen.
Azkenean, eguzkia ere ikusi genuen, eta eguna ondo bukatu zen alde horretatik ere.
Esan bezala, jadanik klasiko bat da bide hau Peloia eta biorentzat.
Halako batean