Larunbatean, ekainaren 27an, Aritxulegira joan ginen, goizean goiz.
Aurreko astean via ferrata egin ondoren, Peloiak aukera ezin hobea ikusi zuen berriro ere eskaladari ekiteko, erraz-errazetik hasita bada ere.
-Hi, basurdeta jun behar diau! -Bota zuen Peloiak.
-Aritxulegira? Eskupetarik barik?
-Baida!
-Nei xuabe, e! Flojo natxiok eta.
Autoa Arritxuloko aterpearen aurrean utzi eta bidearen hasierara joan ginen oinez.
-Kriston humedadia ziok, hi!
-Bai, honek gure garaiko Zalla ematen dik.
Hurbilketa gogorrak bidearen oinean utzi gintuen. Motxila hustu eta ezustekoa.
-Ostia! Ederra egin diat! Bi katu hanka desberdin ekarri ez dizkiat, ba!
-Arnesa ahaztuko zaik egunen batian. Bueno, ni ere berdin ibiltzen nauk, etxetik hamar aldiz irteten badiat, zortzitan atzera buelta zeozer ahaztu zaidalako.
-Eskerrak bakoitza hanka batekua dan behintzat. Pentsau zak bi ezkerreko edo bi eskubiko katu hanka ekarri izan banitu.
Prest geundenean, han abiatu zen Peloia. Ez dugu eztabaidan ibili beharrik izaten, hastea nori tokatzen zaion jakiteko.
Hasi zen altuera hartzen pixkanaka.
Nere katu hanka xelebreak jantzita, hasi nintzen ni ere, behin Peloiak abixua emanda. Horma tente jartzen zenean, Peloiak aholkua bilgunetik:
-Sube pies, hijo, sube pies.
Zenbat ikasi duen gizon honek.
Igo nituen hankak, eta beste guztia, eta iritsi nintzen poliki-poliki lehen bilgunera.
Bigarren luzea niretzat zen. Gogoan nuen oso luze atsegina eta erosoa zela, eta hala izan zen.
Luzea amaitzean horman bertan bilgune bat dago. Ondoren, oinez hamar bat metro egin eta beste bilgune bat dago, hirugarren luzearen hasieran.
Lehen bilgunea erabiltzea hautatu nuen, bista hobeak dituelako eta sokak hobeto korritzen duelako.
Peloia iritsi zenean, hurrengo bilguneraino bidali nuen, eta ni atzetik joan nintzen. Hartara, handik aseguratuko nuen hirugarren luzea.
Badoa mutikoa.
Zati tenteena amaitzen.
Bilgunea prestatu zuenean, nik ere gorako bidea hartu nuen.
Pixkanaka altuera hartzen da.
Une hartan, laino guztien azpitik eta kable guztien gainetik geunden.
Berehala elkartu ginen biok bilgunean.
Horrelakoak egiten ere ikasi dugu.
Laugarrenaren hasierarako oinez ibili behar da pixka bat. Nik neuk katu hankak kendu eta zapatillak jantzi nituen.
-Hemendik aurrerakoa oso erraza dek eta nahiago diat zapatillak urratu katu hanken partez.
Halaxe, zapatillak oinetan, hurrengo luzearen hasierara abiatu nintzen.
-Hi, hemen kriston zuhaitzak hazi dituk. Azkena etorri giñenean oso txikiak hituan.
-Ba, motel.
Ez dauka misteriorik luze horrek.
Ez eta bosgarren eta azken luzeak ere.
Bukatutakoan, eskua eman, eta hala bota zidan Peloiak:
-Hi, astero hau bea in behar badiu ere.
Normala, hemendik bi astera bi urteko beteko nituzke eskalatu gabe. Sorbalda dela, tripa dela, kiloak direla, hanka dela...
Mila aitzakia.
Eskerrak hasi naizen behintzat.
Iritsi ginen Arritxulora, ondo izerdituta.
Berriro ere Peloia atakean:
-Hi, kronika ere ein beharko dek!
-Buf! Ideia handirik ez zaidak bururatzen, baina zeozertan saiatu beharko diat.
Ea eskalatzen hobetzen ari garen heinean (hori posible bada), kronikak idazten ere pixka bat asmatzen dudan.
Eta eskatzen hasita, ea hirugarren bat ere animatzen den, Pelon Blues batzuk abesteko.
Gortu!












