Meditazio tarte baten ondoren, tibetar urte berriaren hasieran egin ohi diren zeremonia edo erritu berezi batzuk egingo dira, hain zuzen ere datorren astean hasiko bait da beraientzat urte berria: izaki guztien onerako otoitz bereziak ("intsentsu Puja") eta ondoren elkarbanatuko diren janarien eskeintza ("Tsok" deritzaiona), eskuzabaltasun adierazpen bezala.
Saioa denei irekia izango da, 19:30etik 21:00era Foronda jauregian.