GUNE elkartearen 2015-16 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Gune kultur elkartea

Gune elkarteak laster ekingo dio 2015-16 ikasturteko denboraldiari. Hasteko, urriaren 9an meditazio saioa egingo du, herritar guztiei irekia, beti bezala.

Bestetik, urriaren 23an ekingo diogu Solasaldien zikloari. Aurtengo gaia Heriotza izango da, eta zikloaren izenburua: “Heriotzaz galdezka”.

Izenburu orokor horren barruan landuko ditugun gaiak hauek izango dira:

- Heriotza tabu gure gizartean? 

- ¿Gure bizitza eta heriotzaren jabe al gara? Eutanasia, suizidioa… 

- Heriotzaren inguruko errito zahar eta berriak Euskal Herrian.

- Nola landu gaixotasuna eta heriotza haur eta gazteekin. 

- “Hil eta gero zer? Fede zaharrak eta ikuspegi berriak.

Bestalde, 2016an zehar Donostiako jardunaldiekin eta Zine-forum saioekin jarraituko dugu.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan, eta atsegin handiz emango dizuegu

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide