Honako hausnarketak aurreratzen dizkigu hizlariak:
Senideren bat hilzorian daukagunean, gutako askok nahi izaten dugu sufrimendurik gabe joatea. Edo, gutxienez, ahalik eta sufrimendurik txikienarekin. Eta horretarako hainbat bide daude. Gero bakoitzak erabakitzen dugu zein bide hartu, geure balioen arabera. Edo gaia eramaten duen profesionalaren balioen arabera. Une horretan emozio asko nahasten direnez, oso ulertzekoa da gatazkak sortzea eta are sufrimendu handiagoa eragitea.
Ostiraleko hitzaldian hainbat termino argitzen saiatuko gara. Horrela, zertaz hitz egiten ari garen jakingo dugu, eta hobeto informatuta egongo gara hartu beharreko erabakiak hartzeko orduan. Hori izango da helburu nagusia"