Iñaki Olaizola Eizagirre, 1944an jaioa, itsasgintza injenierian eta antropologian doktorea da. Idazle bezala ere aritu da eta baita hizlari bezala unibertsitate eta beste zenbait erakundetan.
Bere bi azken liburuak: Transformaciones en el proceso de morir: la eutanasia, una cuestión en debate en la Sociedad Vasca (2014) eta Muerte, Ritual Funerario y Luto en Euskal Herria (2015).
Saioa 19:30etik 21:00etara izango da Foronda jauregian eta, ohi bezala, doan eta denei irekia.