Homosexualitatea eta Hezkuntza (guraso eta hezitzaileak)

Erabiltzailearen aurpegia Gune kultur elkartea 2017ko otsailaren 23a

Mondragon Unibertsitateko irakasle Amelia Barquinen hitzaldia.

Ostiral honetan, hilak 24, gai honen inguruko hitzaldia izango da Foronda jauregian, arratsaldeko 7;30ean: 

Homosexualitatea eta hezkuntza: guraso eta hezitzaileentzat erronka

Hizlaria Mondragon Unibertsitateko irakasle Amelia Barquin izango da.

Planteatuko diren gai nagusiak hauek izango dira:

-Zein da gure ikuspegia? Gutxiengoa/desberdinak/tolerantzia ALA aniztasuna/anitzak/errespetua?

-Familia eta eskola leku seguruak dira ume guztientzat?

-Familian eta eskolan nola “joan umearen ondoan”?

-Gure ume kutunak ere erasotzaileak izan daitezke, ez soilik erasotuak?

-Hezitzaile moduan “Ni ez naiz homofoboa” esatea nahiko da?

-Erreferenteak al gara hezitzaileok?

-Ze iruditeria jartzen dugu umeen eta gazteen eskura?

-Ze produktu kultural jartzen dugu haien eskura?

-Eskolan egiten duguna nola aztertzen dugu?

-Egunerokotasuna analizatzen dugu esparru edukatiboetan?

 
Ongi etorri!

GUNE elkartea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide